
Lemoizko euskal mendi taldea. 2015ean sortua
Mendia Euskaraz Bizi

Lemoizko itsaslabarrak
Lemoizko Itsaslabarrek paregabeko naturagune bat osatzen dute.
Etzandarrik "Lemoizko itsaslabarrak" izeneko naturagune babestua sortzea eta jendeak hura ezagutu eta gozatzeko ibilbide sare bat osatzea proposatu du.
Proposamena Eskuduntzak dituzten eta ez dituzten erakunde guztietan aurkeztu ondoren, 2021. urte honetan proposatutako ibilbide sarea seinalizatzeari ekin diogu eta "Lemoizko itsaslabarrak ezagutzen" ekimena martxan jarri dugu non gidatutako irteeren bitartez herritarrei ezagutaraziko diegu naturagune zoragarri hau.
Hurrengo irteera
Hemen taldearen azken berriak aurki ditzakezue. Hurrengo irteera ere hemen baieztatu ahal izango duzue astebete lehenago.
Eguraldi txarra dela edota ezustekoren bat dela eta irteera bat bertan behera gelditzen bada hemendik ere abisatuko da. Beraz azken unera arte adi egon eta hemen begiratu.
GURI BURUZ
LEMOIZKO ETZANDARRI EUSKAL MENDI TALDEA 2015eko udazkenean sortu zen, alde batetik gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko asmoz eta bestetik, mendizaletasunaren bitartez, gure seme-alabei Euskal Herriagatiko maitasuna transmititzeko.
Beste era batera esanda, euskara maite dugu, mendia maite dugu eta Euskal Herria maite dugu eta hori da gure seme-alabei transmititu nahi dieguna.
Bost urte pasatu dira eta Euskal Herriko mendi asko igo dituzte gurekin datozen umeek dagoeneko. Euskara hutsean egindako irteerak izan dira eta honek kriston balioa du gure herriaren errealitate sozilinguistikoa kontuan hartuta. Beraz, momentuz gogotsu eta indartsu gaude, hasierako ilusio berberarekin eta oztopo guztien gainetik aurrera egiteko asmoarekin eta garrantzitsuena, itxaropenaz kargaturik.
