top of page

Anparrantxi, Eguzkibaso eta Atxausi

2019-12-22

Armintzakaldeko  aparkalekuan elkartu gara. Eguraldiak errespetatuko gaituela ematen du. 2019ko azken irteera da, eta ohikoa den bezala, Lemoiztik bertatik egin dugu azken ibilaldi hau, gure herriko paraje zoragarri bat bisitatuz.  Anparrantxi eta Kanpokoarri punten arteko itsaslabarretara joan gara  

 

Lehenengo, Anparrantxi puntara joan gara, gero, Eguzkibasotik zeharkatuz, Atxausi puntaraino heldu gara eta handik, Itsaslabarraren ertzatik jarraituz ia Atxebagi puntara iritsi gara. Amaitzeko baso-pista desberdin batzuk hartuta Bakiora doan errepidera  jeitsi gara, ur-araztegitik baino apur bat gorago. 

 

Ume, gaztetxo eta guraso pila hurbildu zaizkigu gaur, beraz oso pozik gaude.  Ibilaldia hasi baino lehenago 2020. urteko Irteeren Egutegia banatu dugu. Ea jendea animatzen den. 

 

Labur-Labur, hauxe izan da egin dugun ibilbidea: Armintzakalde-Gazitua-Errola baserria- Errolako Kukutza mendiko magalak- Gorteta- Anparrantzi punta- Eguzkibaso- Atxausi punta- Atxebagi punta ( pena bat da baina Tontorrera ezin da igo sasiaz beteta dagoelako)- Armintzakalde.

 

Hemen daukazue argazki batzuk:

 

 

  

Errola Baserria
Errolako kukutza mendi magaleko pinudia
Ortzadarra
IMG_20191222_114142_281.jpg
Atxausi, Atxebagi eta Kanpokoarri Anparr
IMG-20191222-WA0001.jpg
IMG_20191222_114646_716.jpg
IMG_20191222_115356_804.jpg
IMG-20191222-WA0009.jpg
IMG_20191222_122857_998.jpg
IMG_20191222_122918_024.jpg
bottom of page