Prado Tejo, Castro Lucio eta Pico de Las nieves

2020-02-23

Gaur Kantabriara joan gara, beraz, bidaia beste batzuetan baina  luzeago izan da. Armintza utzi eta Guriezo eta Ampuero herrien arteko Hoyo Menor (340m) mendateraino joan gara eta hantxe Ermita de las Nievesera doan pista hartu eta segituan kotxeak utzi ditugu. Aspaldian ez dugu izan horrelako eguraldi bikaina. 

Pistatik luze ibili barik ezkerretara egin dugu eta, oso argi ikusten ez den, Prado Tejora tontorrerantz abiatzen den  bidezidor bat hartu dugu. Behin bidezidorra desagertuta gailurrerantz zuzen egin dugu, aitzen artean bide errezena bilatuz.

Pico de Prado Tejo (628m)  oso mendi polita da. Bertan  Hamaiketakoa egin dugu eta jakina, argazki batzuk atera ditugu. bistak ikaragarriak dira. Atsedenalditxoren ostean aurrean daukagun Castro Luciorantz abiatu gara. Horretarako, bien arteko mendilepora bajatu gara eta handik zuzen zuzen Castro Lucio gailurrera igo gara. 

 

Castro Luciok  ( 639m) oso gailur polita dauka baina hemen denbora gutxi egin dugu, oraindik, asko falta zaigulako. derrigorrezko argazkiak hartu eta aurrera jarraitu dugu eta  Casa de la Virgen (553m) izeneko mendilepora jaitsi gara ostean. 

Peña del Castrorantz (718m) abiatuko gara orduan eta hura inguratzen El Toril (678m) mendilepora heldu  eta gero azken igoerari ekin diogu ondo markatutako bide-zidor batetik, arrian egindako eskailera tramo batzuk lagunduta eta iturri dotore bat ere bidean  aurkituz.

 

Pico de las Nieves (773m)  gailurra irabazi dugu azkenean. Bertan Erpin geodesiko batek eta  izen bereko ermita ospetsuak harrera egin digute. Leku benetan zoragarria da eta gure denbora hartu dugu gozatzeko. Buzoi txiki bat ere topatu dugu eta bertan atera dugu taldeko argazkia.

Norberak bere denbora hartu ostean, pixkanaka pixkanaka  El Toril mendilepora bajatu gara atzera ere eta han dagoen atseden lekuan bazkaldu dugu.

Bazkaloste atsegin bat egin ondoren  El Toril mendileporaino heltzen den pista hartu dugu eta handik egin dugu itzulia ibilbide zirkular bat osatuz.  

Hemen daukazue argazki batzuk:

 

 

  

Pico de Prado Tejora igotzen.JPG
IMG_0137.JPG
IMG_0143.JPG
IMG_0150.JPG
IMG_0151.JPG
IMG_0156.JPG
Prado tejo eta Castro lucio
IMG_0168.JPG
Pico y ermita de Las Nieves (773m)
El Toril mendilepoko atsedengunea
Itzulia, Lasai lasai,  pistatik egin dugu